Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Txibia, legendazko produktu bat zure sukaldean

Literaturak legenda beldurgarri bihurtu du Kraken edo txibia erraldoiaren mitoa. Hala ere, kontua da arrantzatu ohi den txibia molusku zefalopodo bat dela, txikiagoa dela, gozo-gozoa dagoela eta hainbat onura dakarzkiola organismoari.

BM supermerkatuetako arrandegietan, txibia freskoa eta kalitate onenekoa aurki dezakezu. Hortaz, prestatu errezeta gozo-gozoak produktu honekin.

Zer motatakoak daude eta zer sasoitakoa da?

Espainian, pintxo moduan aurkitu ohi dugu txibia. Oso gustuko dugu. Tamainaren arabera, izen bat edo beste ematen zaio. Adibidez, txikiagoa denean, txipiroi txikia esaten zaio; handitzean, txipiroia; eta, heltzean, txibia.

Onura nutrizionalak

  • Balio biologiko handiko proteinak ditu, eta hori oso ona da azalerako, muskuluetarako, azazkaletarako eta, oro har, gure organismoaren garapen egokirako.
  • Omega 3 gantz-azido poliasegabeak ditu.
  • Mineraletan aberatsa da, bereziki selenioan, fosforoan, iodoan eta burdinan; haiek guztiak ezin hobeak dira artritisa, anemia eta beste zenbait gaitz saihesteko eta muskulu-ehunen eta zirkulazio-sistemaren funtzionamendua hobetzeko, memoria garatzeko edo hezurrak eta hortzak indartzeko.
  • B12 bitamina asko du, baita beste bitamina batzuk ere; besteak beste, E bitamina (propietate antioxidatzaileak ditu) edo niacina (nerbio-sistema eta azala egoera onean mantentzen ditu eta odoleko glukosa-maila egonkortzen du).

Nola prestatzen dira txibiak?

Frijituta, Erromako erara, arrautza-irinetan pasatuta beren tintan, tipularekin, beteak, risottoan, plantxan, babekin, gisatuak patatekin, fideoekin, txibierroak Andaluziako erara… Mila modutara presta daiteke produktu bikain hau. Hain zuzen ere, sukaldaritzako zenbait jeniok (adibidez, Juan Mari Arzak) gauza harrigarriak egin dituzte harekin; esaterako, txipiroi-biribila.

Aukeratu gehien gustatzen zaizuna eta probatu errezeta ausartagoak: txibia parrillan erreta edo txibia-espagetiak. Haren tinta ere erabil dezakezu arroza edo ogia prestatzeko; aho zabalik utziko dituzu mahaikideak.

BM supermerkatuetan kalitate goreneko txibia eros dezakezu.

Ba al zenekien…?

  • Txibiaren gaztelaniazko izena, calamar, latinezko calamarius hitzetik dator («tintontzia»), duen tintak antzinako tintontzi baten itxura ematen baitio.
  • Kolore askokoa izan daiteke: zuri-arrosa (ia gardena), marroi iluna orbanekin…
  • Urtebete baino gehixeago bizitzen dira, eta 10.000 eta 40.000 arrautza artean jarri ondoren hil.
  • Arrantzatu berria denean, testura gogorra du eta gozoa da.
  • Egun bat izozten baduzu, bigundu egiten da (nahiz eta hori mahaikide bakoitzaren gustuaren arabera dagoen).