Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Udako pintxoak: modu osasungarrian jaten jarraitzeko 5 proposamen

Eguzkiarekin, hondartzarekin eta atsedenarekin lotu ohi dugu uda. Alderdi guztietan gertatu ohi da relax hori, eta gure elikadura-ohituretan ere erlaxatu egiten gara pixka bat.Pintxoak gure gastronomiaren erakargarri handia dira, eta uda izaten da pintxoak hartzeko sasoirik nagusiena.

Prestatzeko errazak dira, eta tamaina ideala dutenez, mokadu hauez edozein lekutan goza dezakegu. Baina onena da etxean aperitibo edo pintxo osasungarriagoak presta ditzakegula, sukaldea hankaz gora jarri gabe, eta edozein lekutan goza dezakegula mokadutxo horiez: hondartzan, igerilekuan zein mendian.

Ondorengo zerrendan, etxean presta ditzakezun eta zure elikadura zaintzeko balioko dizuten 5 pintxo erraz eta arin proposatzen dizkizugu:

  • Broxetak: hauxe da aukera gehien ematen dutenetako bat. Zergatik? Nahi dugun moduan pertsonaliza ditzakegulako. Oilasko-broxetak, beganoak (heura, alberjiniak, kuiatxoak…), baita fruta-broxetak ere (anana, angurria, meloia…). Metalezko edo egurrezko zotz luze batzuk eta osagaiak aukeratzea, ez duzu besterik behar. Proba itzazu sagar- eta foie-broxeta hauek, eta izan daitezela udako zure aperitiboa.
  • Txipiroiak plantxan: sukaldaritza mediterraneoko must bat, nutrizio-balio handikoa. Plantxan tipula sueztituarekin egitea gomendatzen dizugu. Txikiak direnez, berehala kozinatzen dira txipiroiak, beraz, ez dizute denbora askorik lapurtuko. Nahiago baduzu, txokoa ere erabil dezakezu. 
  • Gaztaz, urdaiazpikoz eta ahuakatez betetako endibiak:zuntz-iturri bikaina dira endibiak, eta duten ukitu mikatz horren osagarri ezin hobea da gaztaren eta ahuakatearen gozotasuna. Gainean izokin ketu pixka bat jartzen badiozu, delicatessen bikaina izango duzu, pintxo-taberna onenen mailakoa.
  • GildaK: Euskadiko tabernetan, guztien artean gailentzen den pintxoa. Olibaz, pipermin berde minez eta antxoaz osatutako "broxeta" hau lagunartean dastatzeko aukera bikaina da. Zuk zeuk presta ditzakezu, edo jateko prest daudenak erosi.
  • Azenario gordinez eta etxeko hummusez egindako makilatxoak: mokadurik errazena. Garbitu azenarioak, zuritu eta moztu itzazu zerrendatan. Igurtzitzeko, etxeko hummusa aukera dezakezu, edo hainbat zaporetako prestakina. Ausart zaitez ilar-hummusarekin edo babarrun- eta piper-hummusarekin!