Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Lehiaketa

2015eko Santurtzi-Bilbo Herri Lasterketarako bi dortsal bikoitzen zozketa

Gure supermerkatuetakoren bateko bezeroa bazara, BM Txartela baldin badaukazu, eta gainera, korrikalaria baldin bazara, ezin zara zozketa honetan parte hartu gabe geratu.

27 urte beteko ditu aurten Santurtzi-Bilbo lasterketa mitikoak. Datorren azaroaren 29an jokatuko da hogeita zazpigarren edizio hau, eta 15,8 kilometroko ibilbidea izango du, Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiertz osoa zeharkatu eta Bizkaiko hiriburura iritsi arte.

Santurtziko Atletismo Klubak, Santurtziko KUI institutuak eta Bilboko Udalak antolatzen dute lasterketa, eta aurten elkartasun izaera hartuko du; izan ere, inskripzio bakoitzeko euro bat bideratuko zaio Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeari.

Erantzun iezaiozu Facebook-eko gure orrian egiten dizugun galdera erraz bati, eta zozketan parte hartu ahal izango duzu!

BM Txartelik ez baldin badaukazu, gogoratu azkar eta erraz eska dezakezula Internet bidez edo gure edozein dendatan. Azaroaren 18ra arte duzu parte hartzeko aukera. 

Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu legezko oinarriak.