Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpaina berria

Ekainaren 13an Larruazaleko Minbiziaren aurkako Mundu Eguna dela eta, larruazaleko minbizia saihesteko prebentzioak duen garrantziaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina jarriko dugu abian. Kanpaina ekainaren 13tik 18ra egongo da martxan, eta helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrei eguzkiaren efektu kaltegarrien berri ematea eta, bestetik, minbiziaren aurkako borrokan laguntzea.

Zainduz Bizi programaren barruan sartzen da kanpaina hau, bai eta BM Supermerkatuek pertsonen ongizatearekin eta osasunarekin duten konpromisoaren baitan ere. Larruazaleko minbizia prebenitzeko informazio-materiala eta jarraibideak –eguzkitako krema erabiltzea, esaterako– eskainiko dira establezimendu guztietan, sare sozialetan eta BM Supermerkatuen argitalpenetan.

Kanpainaren bigarren helburua da larruazaleko minbiziaren aurkako ekimenak babestea; horretarako, diru-dohaintza bat egingo diote BM Supermerkatuek Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC). Bestalde, eguzki-babesen eta eguzkitako kremen erabilera sustatzeko eta ekintzaren partaide izan daitezen, BM Supermerkatuek deskontuak eskainiko dizkie bere bezeroei.

Larruazaleko minbizia da ohikoenetako bat; horregatik, funtsezkoa da prebentzioa, eguzkiarekiko esposizioa saihestuz eta gure larruazala beti babestuz, batez ere opor garaietan. Eguneko erdiko orduetan eguzkiarekiko esposizioa saihestea, aire zabalean beti eguzki-babesa erabiltzea eta, orbanak edo itxuraz aldatzen diren orinak ikusiz gero dermatologoarengana joatea bezalako ekintza sinpleak dira prebentzioaren adibide batzuk.