Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zozketa

Igo zure argazkia Instagramera, eta irabaz ezazu Ford Fiesta bat

Azaroa marken hilabetea da BM Supermerkatuetan, eta hori ospatzeko, astero Ford Fiesta kotxe bat oparituko dugu. Hainbat modu dago zozketan parte hartzeko, eta orain, Instagram de @bmsupermercados helbide elektronikoaren bitartez ere egin dezakezu.

Kalitatezko gure marken errotuluak dituzten hainbat kotxe dabiltza egunotan, supermerkatuak ditugun hainbat udalerritan. Zure egitekoa: kotxe horiek aurkitzea eta argazkia ateratzea. Kotxearekin selfiea egin dezakezu, edo kotxeari argazkia atera. Garrantzitsuena da gero argazki hori Instagramera igotzea #BMmarkekin traolarekin, eta Instagrameko gure profilaren estekan aurkituko duzun inprimakia betetzea.

Egunero emango dizkizugu pistak gure sare sozialetan, ibilgailuak aurki ditzazun. Beraz, Instagramen jarrai gaitzazula gomendatzen dizugu, guztiaren berri jakin dezazun.

Parte hartzeko beste modu batzuk

Instagramen argitaratzeaz gain, gure webgunean ere igo dezakezu zure argazkia, inprimaki hau beteta. 

Eta badago gehiago ere! Gure dendetan ere badago parte hartzeko aukera. Eros itzazu kanpainaren bereizgarria duten produktuak, eta zure BM Txartela kutxatik pasatzerakoan, zuzenean sartuko zara zozketan. Kontsulta ezazu zein diren promozioan parte hartzen duten markak, zerrenda honetan.  

Zorte on guztioi!