Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Sasoiko produktua

Hezurdun frutak ere udarekin lotzen ditugu

Sasoian sasoiko jaki freskoak aukeratzea elikadura hobetzeko erabakirik onenetakoa da. Uda bete-betean gaude, eta hezurdun frutak (udaberrian iritsi zitzaizkigun) tentazio osasungarria dira, eta tentazio horretan erortzen jarrai dezakegu udako aste beroetan.

Hazia endokarpo gogor baten barruan duten frutak dira. Horixe da beste fruta-barietate batzuekiko duten alde nagusia (zitrikoak, fruitu gorriak eta hazidun frutak). Haien artean ere badaude aldeak, itxurari zein nutrizioari dagokionez, baina hezurdun fruta guztiek dituzte onura bikainak.

Heltze-punturik aproposenean daudenean, kolore biziko mami urtsu eta gozoa dute. Ez al zaizu ahoa ur egiten? Hona hemen hezurdun zenbait fruta, udan jaten jarrai ditzakezunak:

  • Mertxikak (irailera arte): Udan mertxika miresteko hamaika arrazoi dago, besteak beste, duen ur-portzentaje handia eta kaloria kopuru txikia. Egun oso beroetarako ere perfektuak dira, hidratazio handia ematen baitiote gorputzari. Aprobetxatu nahi badituzu, mertxika-marmelada egin dezakezu.
  • Arbeletxekoa (irailera arte): Mertxikaren antzekoa da, baina txikiagoa eta ez horren gozoa. A bitamina, potasioa, burdina, kobrea eta, batez ere, zuntza bilatzen dutenentzako aukera paregabea. Aholku bat erostera zoaztenerako: aukera itzazue laranja edo urre kolorekoak.
  • Nektarina (irailera arte): Bitaminaz, potasioz eta zuntzez betetako fruta da, eta hipertentsioa dutenentzako lagun aparta. Nektarinak erosterakoan, gomendagarria da helduta daudenak aukera ditzazun, eta gorde itzazu giro-tenperaturan edo hozkailuan.
  • Okaranak (abuztura arte): Fruta energetiko eta arazgarritzat jotzen da.  Fruta-entsaladatan jan daiteke, eta tartak, konpotak, irabiakiak edo marmeladak ere egin daitezke okaranekin. Okaran gorria aukera bikaina da sasoi honetan.
  • Paraguaioa (abuztura arte): Mertxikaren familiakoa da. Mineral beharrean baldin bazaude –potasioa, fosforoa, kaltzioa eta burdina, esaterako– zuretzako fruta ideala da.
  • Gereziak (abuztura arte):  Aho-gozagarriak dira eta, gainera, antioxidatzaileak eta bitaminak dituzte, zure bihotzerako onuragarriak. Lo egiteko ere lagungarriak dira (gau beroei aurre egiteko baliagarriak) melanina baitute. Edozein lekutara eraman ditzakezu, gainera, duten zapore goxoaz goza dezazun.