Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Gazpatxoak, salmorejoak eta beste zopa hotz orijinal batzuk, udari ongietorria egiteko

Beharbada barazkiak prestatzeko behar den denborak eragiten dizun nagikeria izango da barazki gehiago ez kontsumitzeko zure arrazoietako bat. Beroa iritsi zaigun honetan, aitzaki paregabea dugu hori aldatzeko.

Udan, irabiagailu bat eta osagai gutxi batzuk baino ez ditugu behar jaki goxo, osasungarri eta freskagarri bat prestatzeko. Hori da, iritsi da gazpatxoa, salmorejoa eta beste zopa hotz batzuen denboraldia; bitamina eta mineral ugari izateaz gain, hidratatu egiten gaituzte.

Hona hemen errezeta tradizionalen zerrenda bat, eta orijinalagoa den errezetaren bat edo beste, aurtengo udari beste ukitu bat eman diezaiozun:

  • Gazpatxoa: hauxe da udako izarra, luzokerrez, tomatez, piperrez, tipulaz, gatzez, oliba-olioz eta baratxuriz prestatzen dena. Arina, freskagarria eta osasungarria da gazpatxoa eta, gainera, bitamina-iturri bikaina eta gure burua hidratatuta izateko aukerarik onena. Emango dizugun aholku bakarra da ez diezaiozula baratxuri gehiegi bota. Ez diezazula potetsik eman.
  • Fruitu gorridun gazpatxoa: errezeta orijinal bila ari bazinen, hementxe duzu. Ausart zaitez, eta gaineratu gereziak eta marrubiak gazpatxoari, udan horren beharrezko duzun ukitu garratza izan dezan.
  • Salmorejoa: gazpatxoa bezain bikaina. Are errazagoa da errezeta: tomatea, gatza, oliba-olioa, baratxuria eta ogia. Testura krematsuagoen zale direnentzako, kordobar plater tipiko hau ideala da plater bakar gisa kontsumitzeko. Aurkez ezazu urdaiazpiko iberiko zatitxo batzuekin eta ogi-kondarrekin. Ez duzu besterik beharko.
  • Muskuilu-vichyssoisea: vichyssoisea frantziar jatorrikoa dela diote, baina beste askok uste du euskal sukaldari bat porrusaldan inspiratu zela plater hori sortzeko. Hotza zerbitzatu ohi da nazioarte mailan horren ezaguna den krema zuri hori, eta porruz, patataz, esnez, tipulaz eta esnegainez prestatzen da. Azken batean, ideala da udan kontsumitzeko. Guk kolore-ukitu bat eman nahi izan diogu, muskuilu batzuekin.
  • Tomate eta apio irabiakia: ‘ia gazpatxo’ honi esker, ez duzu goserik pasako. Apioa da gutxien kontsumitzen ditugun ortuarietako bat; horregatik, aukera bat eman nahi diogu, tomatez osatutako irabiaki honekin.

Zer probatuko duzu lehendabizi?