Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Shop berri bat ireki dugu Getarian

BM Supermerkatuek beste denda bat ireki du gaur, maiatzak 12, BM Shop formularekin, Gipuzkoako Getaria herrian (Kristobal Balentziaga kalea, 10).

Sei profesionalez osatutako lantaldea du, eta langile horiek guztiek jaso dute berariazko trebakuntza, BM Supermerkatuen eredua garatzeko: kalitatezko produktuen aukera, zerbitzu bikaina eta tokian tokiko produktuen aldeko apustua.

200 metro koadroko saltokia du denda berriak, eta profesionalek artatutako harategia eta urdaitegia, ontziratutako arrainen sekzioa, zerbitzu libreko fruta sekzioa eta ogia egiteko labea ditu.

Halaber, tokian tokiko produktuak, elikadura osasungarria eta inguruneko ekonomia bultzatzeko gure konpromisoarekin jarraituz, Baserriko eta Sasoian Sasoiko barazkiak eta frutak eskainiko ditu, Idiazabal gazta, Bertako txahala, Zestoako Basatxerri txerria, Aiako Txarri Txiki haragi-produktuak, Getariako txakolina eta Gipuzkoako beste hainbat produktu.

09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 14:30era larunbatetan, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du.

BM Shop, ekintzailetzarako aukera

BM Shop eredua negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan komertzio txikiaren garapena sustatuz, BM Supermerkatuen ereduari jarraituta.

Frankiziadunak BM katearen aholkularitza jasotzen du lokala bilatzeko, obrak eta tramiteak egiteko, lizentziak eskuratzeko, eta langileak trebatzeko eta dendako komunikaziorako laguntza ematen zaio.

Getariako denda berri hau Gipuzkoako gure laugarren frankizia da; Gipuzkoa da, hain zuzen ere, taldearen sorlekua eta taldea hedatzeko berezko lurraldea. Hantxe ditugu gure bulego nagusiak, bi planta logistiko eta 55 establezimendu propio.