Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Porra

BM Porraren irabazleak

Asteburu honetan eman genuen amaitutzat Eurokopa, final gogorrarekin, futbol-zelaian zein gure BM Porran. Askok asmatu zenuten emaitza: Portugal garaile, Frantzia bigarren eta hirugarren Alemania edo Gales. Baina, ondo dakizuen bezala, bost bakarrik izan zitezkeen irabazleak, eta hementxe dituzue beraien izenak:

  1. Maria Pilar Rodriguez (Suances)
  2. Alicia Arruti (Donostia)
  3. Conchi Castro (Barakaldo)
  4. Txaro Hernandez (Gasteiz)
  5. Teresa Lavin (Portugalete)

Zorionak bostoi! Eta zorionak emaitza asmatu, baina zozketan irabazle irten ez zareten guztioi ere, aurreikusi eta jaso gabe zegoen arren, zuek ere saritzeko erabakia hartu dugu. “Kontsolamenduzko saria” emango dizuegu, gustuko izango duzuelakoan. Laster jasoko duzue horri buruzko informazioa zuen posta elektronikoan.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik, eta jarrai ezazue adi datozen promozioen aurrean. Atseginez eskertzen dizuegu erakutsi diguzuen konfiantza!