Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Beroari aurre egiteko edari osasungarriak (uraz gain)

Tenperatura altuak gure etsairik handienak izan daitezke udan. Bero-kolpeak dira kosta ahala kosta saihestu beharreko egoera horietako bat. Horretarako, ezinbestekoa da adituen aholkuei jaramon egitea, eta ur asko edatea da oinarrizkoetako bat.

Baina etengabe ura edateak aspertu egin gaitzake. Udak zapore ezberdin eta freskagarriak probatzera bultzatzen gaitu. Hona hemen beroari aurre egiteko edari osasungarri batzuen zerrenda:

  • Zukuak eta irabiakiak, haien aldaera guztietan: udako edari osasungarri nagusiak dira, dituzten ezaugarri onuragarri guztiengatik. Prestatzeko errazak eta moldakorrak direnez –bururatzen zaigun edozein fruta erabil dezakegu–, irabiakiak eta zukuak basokada ur aspergarri baten ordezko aukera erraz eta elikagarriak dira.
  • Te hotza: tea beti da aukera lagungarria, osasunerako ezaugarri onuragarri ugari baitu: antioxidatzailea da, efektu lasaigarriak, bitaminak eta mineralak. Azukredun edarietara jo beharrean, te gorri, beltz edo berde bat har dezakegu. Utzi epeldu dadin, eta bota izotz batzuk, te izoztu goxo bat izan dezazun. 
  • Kafezko izotz-edaria: nork dio kafea eta beroa bateragarriak ez direnik? Kafezko izotz-edariak aukera ezin hobea dira udan haien edari kuttunari muzin egin nahi ez dioten eta, aldi berean, freskatu nahi duten pertsonentzako. Hori bat, hobe deskafeinatua baldin bada, kafeina gehiegi ez hartzeko.
  • Etxeko limonada: errezetarik errazena eta freskagarriena, zalantzarik gabe. Balia itzazu limoiaren dohain antioxidatzaileak eta, aldi berean, goza ezazu etxean egindako edari goxo batez, konplikaziorik gabe. Ura, limoiak, izotzak eta gozogarri bat baino ez duzu behar beroa uxatzeko.
  • Etxean egindako hortxata: txufak duen zapore berezi hori dela eta, hortxata ikaragarri gustuko izango duzu edo gorrotatu egingo duzu. txufa urarekin eta azukre pixka batekin nahasten da hortxata egiteko. Zorionekoa bazara eta hortxata maite baduzu, valentziar edari hau beti alboan izango duzu uda honetan.